Ekintzaren arduraduna:
Axuri Beltza Elkartea
Espezialitate honetan 2 aspektu orokor landuko dira: oreka eta akrobaziak. Modu seguru, dibertigarri eta parte hartzailean.
Ariketa desberdinen bitartez haurren superazioa eta auto-estima landuko da ere, talde lana bultzatuz eta taldekideenganako hartu-emana ere sendotuko da.
HELBURUAK:
- Ekintzen bidez euskararen erabilera egokia bultzatzea.
- Gustuko jarduera taldean gauzatzearen garrantziaz jabetzea.
- Haurren harremanak egokiak izan daitezen saiatzea, talde lana bultzatuz, jolas askeak, sormena bultzatuz umeak jarduerara hurbilduz eta gauza berriak ikasiz
- Berdintasunean, justizian eta askatasunean oinarritutako balioak izango dira jarduera gauzatzen hasteko abiapuntua.
- Jarduera gauzatzeaz gain (ahal den neurrian) osasun fisikoa landuko da, jolas parte-hartzailearen bidez ohitura osasuntsuak sustatuz.
- Jardueraren lanketan kontuan hartuko dira ere; bestearen onarpena, errespetua, aukera berdintasuna, parekidetasuna, genero bereizketak ekiditea eta inklusibitatea.
- Ikasle bakoitzaren garapena landuko da, landuko den jardueran gaitasunak hobetuz, gauza berriak ikasiz.
- Partaide guztien arteko harremanean errespetuzko jarrera mantentzea, jardueran parte hartzea bultzatuz eta beraiei ere erabakiak hartzeko aukera ematea.