Plastika

 

Plastika

Ekintzaren arduraduna:
Ainhoa Mujika

Ikastaro honen helburu orokorra, haurren espresio bidea oztoporik Gabe garatzeko ezagutzak ematean datza. Hau da, marraztu, margotu, modelatu, sortu dezatela bakoitzak bere beharren arabera.

Plastikak lantzea jolas bat izan dadila bilatzen da. Haurrari motibatu nahi zaio bere sormen bidea egin dezan, esperimentatu dezan. Artearen mundura gerturatu dadin. Emaitza bera baino garrantzitsuagoa da hura sortzeko bidean bereganatu duen esperientzia.

Bestalde, bakoitzaren lanak errespetatuko ditugu eta ez dira epaituak izango, ez irakaslearen partetik eta ez bere taldekideen partetik. Modu honetan, haur bakoitzak askatasun osoa izango du bere sormena garatzeko, beldurrik gabe.

Programaren barruan, marrazketa, pintura eta bolumenaren kontzeptuak lantzen dira, baina modu erabat didaktikoan. Kontzeptu teorikoak lanen bidez barneratzen dituzte, edo lanean ari direnean sortzen diren hizketaldien bidez.

Ikastaro bukaeran lan guztiekin bilduma bat egingo da eta haur bakoitzari argazkiak banatuko zaizkio.