Jantoki zerbitzua hiru eraikinetan eskaintzen da.
Honako menu mota hauek daude:
1. Menu basala (OHIKOA)
2. Txerrikirik gabeko menua
3. Arrautza-esneki-barazkien menua
4. Arrautza-esneki-barazki eta arrainen menua (2019-20 ikasturtetik aurrera)
5. Nutrizio-premia berezietarako dietak: Intolerantziak, alergiak eta dieta bidezko tratamendu espezifikoa daukaten patologietarako dietak. Kasu hauetan honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Espezialistaren txosten mediko ofiziala.
- Nahi gabe jatea gertatuz gero, zer egin jakiteko protokoloa.
Txangoak egiten direnean jangelako ikasleei pic-nic poltsa bat prestatzen zaie. (Ohiko bazkaltiarrei bakarrik).
Ikasturterako honetarako prezioak Eusko Jaurlaritzak ezarritakoak dira:
Lau aukera eskaintzen dira:
|
Urritik-Ekainera hilero (gutxi gorabehera) |
Epe luzea - 5 egun | 89,44 € |
Epe luzea - 4 egun (asteazkena EZ) |
71,04 € |
Epe motza - 5 egun | 79,73 € |
Epe motza - 4 egun (asteazkena EZ) |
63,38 € |
Inauteriko ostiralean, egun berezia izanagatik ez da jangela zerbitzurik egongo.
Aurreko ikasturtean jangela beka jaso duten bazkaltiarrei ez zaie kuota pasako, hauek kontrakoa adierazten ez badute. Beka ukatuko balitzaie atzeratutako kuotak ordaindu beharko lituzkete.
Jangelako kuotaren bat ez ordaintzeak, jangelako plaza galtzea suposatuko du.
Ikasleek, bekadunak ez direnean, dirua itzultzeko eskubidea izango dute, eskolara gutxienez aste bat jarraian etorri ez direnean eta beti ere, abisua jangelako arduradunari gutxienez 48 ordu lehenago egin bada. Itzuliko den zatia kuotaren %50a izango da.
Informazio gehiago nahi izanez gero, eskolako jantokiko arduradunarekin jar zaitezkete harremanetan 9:30etik 12:30etara honako telefonoan 659 192 746.
Jangelako denbora librean jolas eta ekintza desberdinak egiten dira jangelako begiraleek zuzenduta.
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: