Elkarrekin bizitzen ikasi

 

Ikastetxeko elkarbizitza eraikitzen

Gure ikastetxeko helburuetako bat ELKARREKIN BIZITZEN IKASTEA denez, Koldo Mitxelena ikastetxean garrantzi handia ematen diogu eskola komunitatearen partaide guztien arteko harremanak sendotzeari. Honela, azken urteotan, ekimen desberdinak garatu eta aurrera eramaten ditugu, hala nola: Tutoritza Plana, Hezkidetza Plana, Elkarbizitza Bahatokia… Plan guzti hauei lotuta ikasturtean zehar ekintza desberdinak egiten ditugu, oinarriak hauek izanik:

  • Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun persona guztien arteko ezagutza eta harreman positiboak sustatzea.
  • Neska eta mutilen beharrak eta interesak neurri berean kontuan hartzea.
  • Hezkuntza Komunitatea osatzen dugun pertsona guztienganako errespetua izatea.
  • Pertsonen arteko aniztasuna onartzea eta diskriminaziorik ez egitea.
  • Hitz egiteko garaian, inor ez mintzeko, modu eta hizkera egokia erabiltzea.
  • Gure egunerokoan zintzotasunez aritzea eta eguneroko martxa ez oztopatzea.
  • Eskolako eta kanpoko instalazioak modu egokian zaintzea.

  • elkarbizitza-1

  • elkarbizitza-2

  • elkarbizitza-3

  • elkarbizitza-4

  • elkarbizitza-5

  • elkarbizitza-6