Antzerkia

 

Antzerkia

Ekintzaren arduraduna:
Axuri Beltza Elkartea

Haurrak jolas sinbolikorako joera du, berez. Jolas hori ardatz hartuta eta dramaturgiaren oinarrizko elementuetara gerturatuz, antzerkiaren jardueran murgilduko da.

Sormena, irudimena, kuriositatea, obserbazioa, sentsibilitatea eta espresioa lantzea izango dira tailerraren helburu nagusiak. Helburu hauetara bideratuak dauden jolas, ariketa eta dinamika desberdinek osatuko dute tailerra, ikasturte bukaeran ikaskideei eskainiko dieten antzerki piezaren lanketarekin batera.

Helburu hauek lortzeko didaktika jostalari eta arinak erabiliko dira. Taldeko haurren konfiantza garatuz eta presentzia eszenikoa lotsari aurre eginez landuz. Eta antzerkiari eta talde lanari loturik sentimendu positibo eta erakargarriak sortaraziz, gainera.

Antzerkiaren talde izaerak, elkarrekiko errespetuaren beharraz eta besteen lanaren garrantziaz ohartaraztea ekarriko du. Hala, kolektiboki sortutako lanaren balioa ulertuko dute haurrek. Aldi berean, autokonfidantza eta autonomia garatuko dituzte, norberaren ekarpenen eta norberaren ardurak betetzearen garrantzia ulertuz. Talde prozesu honetan ezinbestekoa eta aldiorokoa izango da, gainera, komunikazioaren lanketa.