Astelehenean , Otsailak 4, Santa Ageda bezpera, gure herriko ohitura zaharrei jarraituz, gure Ikastetxeko ikasleak koplak abestera aterako dira goizean akordeoilariak lagunduta.
Biteri eraikineko 2. zikloko ikasleak Errenteriako erdigunean ibiliko dira kantari eta geldiune desberdinak egingo dituzte: Olibet auzoan dagoen Eguneko Zentroa, Olibet Haur Hezkuntzako eraikina, Xabier Olaskoaga Plaza, Udaletxea eta Biteri eraikinean bukatuko dute.
Markola eraikineko 2 eta 3. zikloko ikasleak buruan txapela eta eskuan makila dutela Agustinak auzotik zehar ibiliko dira irakasle eta akordeoilariaren laguntzarekin.
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: