Ikastetxeko gorabeherak

 

  2018-10-16
LH-KO MENDI IRTEERA

Urriak 28an Lizarrustira


Urriaren 28rako, igandea, mendi irteera antolatu dugu Lehen Hezkuntzako umeen familientzat.

Ibilbidea: Irteera: Aitziber ermita – Helmuga: Lizarrusti mendatea. Egun osorako irteera: gutxi gorabehera 10 km.

Irteera: goizeko 9:00etan (ORDUA ALDATUTA), Biteri eraikinaren ondoan (Niessen aurreko autobus geltokia). Autobusa puntual aterako denez, komeni da 10 edo 15 minutu lehenago geltokian egotea.

Itzulera: 17:00etan Lizarrustitik (Errenteriara 18:00ak aldera iristeko).

Joan-etorria autobusez egingo da, eta norberak eraman behar ditu bere janari-edariak eta arropa nahiz oinetako egokiak. Aldatzeko arropa autobusean utz daiteke.

Irteera hau guraso elkarteko bazkideentzat  da, eta haurrek gurasoekin edo haiek baimendutako heldu batekin etorri behar dute.

Egunean zehar ateratako argazkiak eskolako web-orrian argitaratuko direla jakinarazten dizuegu.

Izena emateko, bloga erabil dezakezue (http://koldokide.blogspot.com), edota telefonoz deitu 637841763 zenbakira (arratsaldez).

Izena emateko azken eguna: urriaren 24a, asteazkena.

Izena eman eta ez baduzu etorri behar, abisatu, mesedez, 637841763 telefonora deituta.
OHARRA: lana errazteko, blogaren bidez izena ematea eskertuko genizueke.