Ikastetxeko gorabeherak

 

  2021-10-08
GURASO ESKOLA

Pasadan ikasturteetan Errenteriako Udalak martxan jartzen duen guraso eskola egitasmoa beriro martxan jarriko da.

Hiru Monografiko eskainiko dira herriko familientzat. Saioak burutzeko ordutegi, leku zein formatu desberdinak egongo dira. Monografiko bakoitzaren aurretik oroigarriak bidaliko zaizkizue. Horrela nahi duzuten familiek izena emateko, eta jada izena eman duzutenok  oroitu dezazuen elkarrekin duzuten hitz ordua.

 

Beste alde batetik, kontuan izan Guraso Eskolak eskaintzen duela ere Bakarkako Arreta Zerbitzua, Asteartero 9,00etatik 12,00etara eta Ostegunero 15,00etatik 16,00etara 688 72 42 33 telefonoan eta gurasoeskola@errenteria.eus posta elektronikoan.

 Azkenik, ikasturte honetan ere Guraso Taldeak sortuko dira ziklo bakoitzean. HH, LH eta DBH.

 

 Guraso Taldeak, egonkorrak izango dia eta hilabetean behin bilduko diren guraso taldeak izango dira. Familiak dituzten kezkak, esperientziak… konpartitzeko espazioa izan nahi du. Baita baliabide berriak garatzeko espazioa ere. Taldeak hilean behin bilduko dira merkatuzarreko erabilianitza gelan, Urrian hasita (Urriak 5-7 astean, hain zuzen). Email honekin batera,  informazioa atxikitzen dizuet.

 

Haurren lehenengo urteetan familiek behar handia daukate. Hezkuntzan inguruko zalantza eta beldur asko sortzen diralako. 

 

ZERBITZU DESBERDINETAN IZENA EMATEKO BIDEA:

 

GURASO TALDEETAN IZENA EMATEKO:

Tel: 688 72 42 33

Posta: gurasoeskola@errenteria.eus

 

MONOGRAFIKOETAN IZENA EMATEKO:

Formularioa betetzen :https://forms.gle/kPYDM7MiCCz5CAEK8

(Formularioan bertan aurkituko dituzue aukeran dauden talde, ordutegi eta kokaleku desberdinak)