Ikastetxeko gorabeherak

 

  2021-10-05
GURASO ELKARTEAREN HAINBAT OHAR

Guraso elkarteak hainbat ohar helarazi dizkigu


GURASO ELKARTEAREN TXOSTENA

2020/2021 ikasturteko Guraso Elkartearen txostena eskuragarri dago Koldokide blogean.



GURASO ELKARTEKO TELEFONOA

Guraso Elkartearen telefonoa astearte eta ostegunetan 17:00etatik 19:00etara egoten da erabilgarri.



GURASO ELKARTEKO KUOTA

Bazkide kuota (27 € familiako) urriaren lehenengo hamabostaldian kobratuko da.

Hemendik aurrera, haurra eskolan hastean bazkide egiten ez diren familien kasuan, ondoren bazkide eginez gero ez dute aurreko urteetako kuotarik ordaindu beharko. Baina baja eman eta berriz bazkide izan nahi duten familiek, horiek bai, dagokion ikasturteko kuotaz gain, beste kuota bat ere ordaindu beharko dute.