Ikastetxeko gorabeherak

 

  2021-10-04
2021-2022ko GAILU DIGITALAK ESKURATZEKO DIRU LAGUNTZETARAKO DEIALDIA

Eskatzaile bakoitzaren laguntza 200 eurokoa izango da gehienez, eta muga gailu bakoitzaren fakturaren bidez justifikatutako diru-kopurua izango da (gailua aldez aurretik erosita egon behar du).

ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA:

2021/09/24-2021/10/25 

DIRU-LAGUNTZA ESKATU AHAL IZATEKO BALDINTZAK:

  • Ikasle onuradunak unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko beketarako edo ikasketa-laguntzetarako deialdiko beka bat jaso izana 2020-2021 ikasturtean, eskola materialaren atalean.
  • Aurreko ikasturteko deialdian diru-laguntza hau bera jaso ez izana.
  • Berdinak izatea laguntza-eskabideko gailu digitala eta ikastetxeak eskatzailearen talde osorako aukeratutakoa, eta gailu digitala 2020ko azaroaren 16tik 2021eko urriaren 25ra bitartean erosi izana.

ESKAERA EGITEKO MODUAK

Eskaera modu elektronikoan egingo da 

https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2021/gailudigi-itunpekoa/web01-tramite/eu/

sartuz, bi moduetan egin daiteke:

  1. Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela…) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).
  2. Sisteman erregistratuta, helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bide bati jarraituta: 
    1. HNA (Hezkuntza Nortasun Agiria), jaiotegunarekin batera.
    2. NAN, haren iraungitze data zehaztuta edo atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) eta jaioteguna.
  • Eskatzaileak, ez baldin badauka eskabide telematikoa egiteko bitartekorik, matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda egin ahal izango du, horretarako aldez aurretik 943514372 telefonoan hitzordua eskatu behar da.

EDOZEIN ESKAERA EGITEKO AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTUAK

  • Dispositiboa erosi izanaren fakturaren kopia.

INFORMAZIO GEHIAGO: 

https://www.euskadi.eus/gailu-digitalak-eskuratzeko-diru-laguntzak/web01-a3hsare/eu/