Ikastetxeko gorabeherak

 

  2020-10-14
V. KOLDOBIKE IPUIN LEHIAKETA

Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko Guraso Elkarteak, ikasleen artean idazteko zaletasuna sustatu nahian, “Koldobike Ipuin Lehiaketa” antolatu du.

Bertan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:

OINARRIAK

  • Parte hartzaileek Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko ikasle izan behar dute.
  • Lanek euskaraz idatziak izan behar dute.
  • Idazle bakoitzak lan bakarra aurkez dezake.
  • Lehiaketak bi maila izango ditu:

-A maila: LH3 - LH4

-B maila: LH5 - LH6

  • Gaia librea izango da.
  • Lanak argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izango dira.
  • Lanak DIN-A4 orritan aurkeztuko dira, orriaren alde batean bakarrik idatzita, eskuz edo ordenagailuz (tarte bikoitza utzita). Eskuz idatziz gero, letra argia eta ulergarria erabili beharko da. Gehienez bi orriko lanak izango dira. Izengoitiarekin sinatuko dira.
  • Lanen aurkezpena: kopia bakar bat aurkeztuko da. Ipuinarekin batera grapatutako orri txuri batean, ipuinaren izenburua, egilearen izengoitia, egilearen izen-abizenak eta ikasgela jarriko dira.         
  • Lanak aurkezteko azken eguna 2020ko azaroaren 13a izango da. Lanak irakasle tutoreei emango zaizkie.
  • Epaimahaia Guraso Elkarteak izendatuko du.
  • Epaimahaikideen erabakia aldaezina izango da, eta egoki irudituz gero, eman gabe ere utzi litezke sariak.
  • Saritutako lanak Guraso Elkartearen blogean argitaratuko dira, idazlearen izena adierazita. Horrez gainera, Koldokaria aldizkarian argitaratuko dira.
  • Euskararen Nazioarteko Egunaren harira (abenduak 3) eskolan egingo den ospakizunean jakinaraziko dira irabazleen izenak.

“KOLDOBIKE”  SARIAK

 Maila bakoitzean bi sari izango da:

- A maila: 40 €-ko bi bonu, Mirentxu liburu-dendan gastatzeko.

- B maila: 40 €-ko bi bonu, Mirentxu liburu-dendan gastatzeko.