Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-02-28
MARTXOAK 8, GREBA DEIALDIA

Euskal Herriko mugimendu feministak, martxoak 8rako egin duen 24 orduko greba deialdia dela eta, eskolako kolektibo desberdinek deituta dagoen grebarekin bat egingo dute.

 

Honek eragina izan dezake eskolako jardunean eta inplikatuta dauden zerbitzuetan.

 

Oraindik ez dugu greba deialdiak izango duen jarraipenaren azken datua, ezta zerbitzu minimoak zehaztuko dituen Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren berri ere. Inauteriak pasatu ondoren xehetasun gehiago emateko moduan izango gara. Hala ere, egokia iruditu zaigu egoeraren berri ematea.

 

Besterik gabe, egoera ulertuko duzuelakoan, jaso esazue gure agurrik beroena.