Markola eraikineko obrak amaitu direnez, sarrera berria erabiltzeko aukera dugu. Asteazkena, 24tik aurrera erabiltzen hasiko gara eta sarrera irteerak Elias Salaberria kaletik egingo ditugu.
Egun horretan kontingentzia plana dela eta, taldeka sartuko dira ikasleak. Horretarako, ohi den bezala, goizeko 9:00tan, sarrera berriko zutabeetan ikasle bakoitza bere taldearen kartela izango du, bertan itxaron beharko du irakaslearekin batera sartu arte.
2 urteko ikasleak, egin berria den maldatik igoko dira goiko ateraino haien aitak/amak lagunduta, gogoratu ikasle bakoitzeko heldu bakarra etortzea gomendatzen dela.
Berandu datozen ikasleak aldiz, sarrera zaharretik sartu beharko dute tinbrera deituz.
Ere berean, jakin arazi nahi dizuegu eskolara sartzeko ezinbestekoa dela hitzordua aldez aurretik telefonoz eskatzea. Ahal den heinean, eskolarekin harremanak telefonoz edo posta elektronikoz egingo dira, uneko segurtasun neurriek hala eskatzen dutelako.
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: