Ikastetxeko gorabeherak

 

  2026-04-17
LIBURUAREN ASTEA

Datorren apirilaren 23an Liburuaren Eguna ospatze da eta hori dela eta, gure ikastetxean liburu azoka berezi bat antolatuko dugu eraikuntza bakoitzean.

Horretarako, astelehenean (20an) eta asteartean (21ean) etxetik ekarritako liburuak bilduko ditugu. Kontuan izan ekarritako liburuak ez zaizkiela itzuliko ekarri dituztenei.
Ostegunean, berriz, ikasleek aukera izango dute bildutako liburuen artean aukeratzeko, gustuko dituztenak hartu eta etxera eramateko.
Eskerrik asko aldez aurretik zuen laguntzagatik eta parte-hartzeagatik.

LIBURU BAT IREKI ETA MUNDU BAT PIZTU !