Pirinioetara mendi irteera antolatu dugu ekainaren 8-9ko astebururako. LHko familientzat izango da, eta plana honako hau da:
Irteera:larunbata 8, goizeko 6:30ean, Zurizara 10:00ak aldera iristeko. Handik, Echo bailarara joango gara, Alanoak zeharkatuz, 13 km eta 1.100 m-ko desnibela dituen zeharkaldia eginda. Han autobusak jasoko gaitu, Gabarditoko Aterpera joateko.
Aterpean afaria, ostatua eta gosaria izango ditugu. Lotarako, litera ugariko gelak izango dira.
Hurrengo egunean, igandea 9, 9 km inguruko beste zeharkaldi bat egingo dugu, Lizara aterperaino. Arratsaldeko 16:00ak aldera, autobusa hartu, eta Errenteriara abiatuko gara, 19:00-19:30ak aldera iristeko.
Asteburuko prezioa: 40 euro haurrak eta 50 euro helduak.
Oharra: bakoitzak bere janari-edariak eraman beharko ditu larunbateko eta igandeko bazkarietarako, baita arropa eta oinetako egokiak ere. Aterpean lo egiteko lo-zakua ere eraman behar da. Aterperako gauzak dituen motxila autobusean utz daiteke.
Guraso Elkarteko kide diren haurrei zuzendutako irteera da. Ezinbestekoa da haurra lagunduta etortzea, ama/aita edo horiek baimendutako heldu batekin.
Martxoaren 1a baino lehen egin behar da erreserba, beraz, interesaturik bazaudete, izena eman beharko duzue, http://koldokide.blogspot.com blogean edota 637841763 telefonora deituta. Izena emateko azken eguna martxoaren 5a izango da, asteartea.
Aterpean 38 plaza daude, beraz, izena emateko ordena kontuan hartuko da. Erreserba berresteko, martxoa bukatu baino lehen ordaindu beharko da erdia. Izena ematen duten pertsonei jakinaraziko zaie ordainketa nola egin, eta xehetasun guztiak emango zaizkie.
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: