Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-10-18
LH-KO MENDI IRTEERA. GURASO ELKARTEA

Urriaren 27rako, igandea, mendi irteera antolatu dugu Lehen Hezkuntzako umeen familientzat.

Ibilbidea:Irteera: Biriatu – Helmuga: Bera de Bidasoa (Kalbario eta Xoldokogainatik). Egun osorako irteera: gutxi gorabehera 12 km.

Irteera: goizeko 9:00etan (ORDUA ALDATUTA), Biteri eraikinaren ondoan (Niessen aurreko autobus geltokia). Autobusa puntual aterako denez, komeni da 10 edo 15 minutu lehenago geltokian egotea.

Itzulera: 17:00etan Beratik.

Joan-etorria autobusez egingo da, eta norberak eraman behar ditu bere janari-edariak eta arropa nahiz oinetako egokiak. Aldatzeko arropa autobusean utz daiteke.

OHARRA:  Nortasun agiriak edo familia liburua eramatea komenigarria da.

Irteera hau guraso elkarteko bazkideentzat  da, eta haurrek gurasoekin edo haiek baimendutako heldu batekin etorri behar dute.

Egunean zehar ateratako argazkiak eskolako web-orrian argitaratuko direla jakinarazten dizuegu.

Izena emateko, bloga erabil dezakezue (http://koldokide.blogspot.com), edota telefonoz deitu 637841763 zenbakira (asteazken eta ostegunetan arratsaldez).

Izena emateko azken eguna: urriaren 23a, asteazkena.

Izena eman eta ez baduzu etorri behar, abisatu, mesedez, 637841763 telefonora deituta. OHARRA: lana errazteko, blogaren bidez izena ematea eskertuko genizueke.