Ikastetxeko gorabeherak

 

  2022-02-09
KULTURA ANIZTASUNAREN JAIRAKO BOLUNTARIOAK

Apirilaren 2an, larunbata, Kultura Aniztasunaren Jaia egingo dugu, 7. urtez. Iazko bertsio bereziaren ostean, aurten berriro heldu nahi diogu aurrez aurrekoari


Osasun egoera kontuan hartuta, ez dugu uste janari dastaketa egiteko aukera izango dugunik, baina bai, ordea, bestelako jarduerak egiteko: tailerrak, ikuskizunak, jolasak…

Boluntarioak behar ditugu, bai jaia prestatzeko, bai egunean bertan laguntzeko. Prest bazaudete ekintzaren bat antolatzeko, tailerren bat emateko edo beste zerbaitetan laguntzeko, jarri gurekin harremanetan, helbide honetara idatzita: koldokide@gmail.com.

AZKEN EGUNA: OTSAILAK 15.

ANIMATU ETA EMAN IZENA!!