Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-10-15
KOLDOKIDE GURASO ELKARTEA: HARREMANETARAKO BIDEAK

Gogora ekarri nahi dizkizuegu Koldokide Guraso Elkartearekin harremanetan jartzeko bideak:

Telefonoa: 637 841 763

E-maila: koldokide@gmail.com

 

Telefonoari dagokionez, asteazkenetan eta ostegunetan deitu ahal izango da, 17:00etatik 19:00etara. Ordutegitik kanpo jasotako deiei eta mezuei ez zaie erantzungo. Egun eta ordu horietatik kanpo, e-maila erabil dezakezue.

 

 DATU  BABESA

Datu babesaren legea dela eta, guraso elkarteko kide izateko, inprimaki berria bete behar dugu guztiok, bai kide garenok, baita familia berriek ere. Inprimakia ZIRKULARRAK atalean dago.

Familia bakoitzeko orri bat bete behar da, eta bertan jarri behar dira seme-alaba guztien izenak.

Behin beteta, inprimakia irakasle-tutoreari eman, mesedez.

Milesker