Joan den astean, urriaren 21ean, astelehena, Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko LHko 3., 4., 5. eta 6. mailetako ikasleek ingelesezko antzerki bat ikusteko aukera izan zuten. 3. eta 4. mailetakoek The Empress’ New Clothes izeneko antzezlana ikusi zuten, Hans Christian Andersen idazlearen Enperadorearen jantzi berria ipuin klasikoaren bertsio bat. 5. eta 6. mailetakoek, berriz, The New Little Prince lanaz gozatzeko aukera izan zuten, Antoine de Saint-Exupéry idazlearen Printze txikia eleberri ezagunean oinarritutako lan bat, abenturaz josia.
Ingelesa ikasgela ez den beste testuinguru batzuetan zabaltzeko eta hizkuntzaren ikaskuntzan sakontzeko asmoz jarri dute abian ekimen hau Koldo Mitxelena Herri Ikastetxean, Koldokide Guraso Elkarteak bultzatuta. Forum Theatre and Education taldeak eskaini dizkie antzezlanak ikasleei. Talde horrek ingelesezko antzezlanak ekoitzi eta zabaltzen ditu, eta helburutzat ditu antzerkia hezkuntza arloko tresna didaktiko gisa erabiltzea, irakasleei ingelesa irakasteko tresna eraginkor bat eskaintzea, ikasleak motibatzea eta etorkizuneko ikusleen formakuntza kritikoa sustatzea.
Antzezlanak ingelesez dira oso-osorik, eta antzezleak jatorri anglosaxoiko hiztun natiboak dira. Ikusleei parte hartzeko aukera ematen dieten emanaldi interaktiboak dira. Era berean, Forum Theatre and Education konpainiak hainbat eratako materiala jartzen du irakasleen eskura, aurretik antzezlanak ikasleekin landu ahal izateko.
Oso esperientzia aberasgarria izan zen haurrentzat, eta ingelesa modu ludikoan lantzeko aukera izan zuten.
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: