Ikastetxeko gorabeherak

 

  2018-04-26
Koldo Mitxelena Eguna / Bazkaria

Maiatzaren 19an ospatuko dugu

Goizez  gure seme-alabek egingo dituzten ekintzak ikusiko ditugu.

Ondoren, guraso, ikasle eta irakasleentzako bazkaria ( bertan egingo duten paella erraldoia).

Arratsaldez, muxikoak, zirko tailerra eta  Xilipurdi taldearen “gaur jaia” ikuskizuna izango dugu.


  • Haurrentzako menua (5 €):
    Oilasko eta untxi paella, izozkia, ogia eta edaria.
  • Helduentzako menua (10 €):
    Oilasko eta untxi paella, pastela, ogia,edaria eta kafea.


Bazkarian parte hartzeko GEaren bazkidea izan behar da.  Izena emateko bi aukera daude:

  • Maiatzaren 8an asteartea: BITERIn guraso elkartean, 9:00tatik 10:00etara / 16:00etatik 17:00tara MARKOLAn  16:30etatik 17:00etara. Bertan eman inskripzio orria beteta diruarekin batera.
  • Kutxabankeko 2095 5064 83 1061615661 kontuan dirua sartu. Kontzeptua : ikaslearen izena/heldu kopurua + haur kopurua eta sartu orria eta ordain-frogagiria GE-aren BUZOIAN maiatzaren 8a baino lehen.

Ikastetxeko KAMISETAK salgai izango dira.

 

Iaz bezala, aurten ere zuen laguntza eskatzen dizuegu  (mahaiak prestatu, janaria banatu, jasotzeko, ...).

Egunean zehar ateratako argazkiak eskolako web orrian eta blogean jarriko direla janik arazten dizuegu.