Ikastetxeko gorabeherak

Hasiera  › Albisteak  › JOLAS HEZI
 

  2023-09-19
JOLAS HEZI

2023-2024 ikasturtearen hasieran gaude eta holas hezin hasteko garaia iritsi da. Urriaren 4ean hasiko gara.


Eguna eta Ordua:

Aurrebenjaminak (L.H1-LH2 mailakoak) asteazkenetan 14:50 etatik-16:20etara

Kuotak:

Prezioa: 55€ Kurtso osoa.

Ordainketa sistema:                                                  

Trasferentzian bidez; ES0320955064831061615661 KUTXABANK

Kontzeptu gisa honako hau jarri: IKASLEAREN IZEN + ABIZENAK + MAILA + JOLAS HEZI.

Irailak 22 (Ostirala)  baino lehen.

Saioetera ekarri beharrekoa

   Arropa eta oinetako erosoak, aldatzeko kamixeta  eta Ur Botila bat.

Informazio Orokorra:

  Jolas Hezi Informazio - gida banatuko zaie, gure eskolako funtzionamiendua,, arau nagusiak, etab. agertzen dira. 

Aurrebenjaminak, jangelakoak zuzenean joango dira jolas hezira, gogoratu autobusekoei16:20 tan eskolara bila joan behar zaiela.

Etxekoak berriz 14,50etan egon beharko dute eskolako sarreran.

Zalantzaren bat  edo galderaren bat izanez gero harremanetan jarri Eskola Kiroleko arduradunarekin (Gema Loinaz) eskola kiroleko helbide elektronikora idatziz eskolakirola@koldomitxelenaikastetxea.com. edo telefono honetara deituz 603586636.

Hurrengo Ostiralerako (irailak 22) bidalitako orri baimenak bete eta tutoreari eman  kuotaren ordainketaren ziurtagiriarekin batera. Baimenak sinatu eta kuotaren ziurtagiria jaso arte  haurrak ezingo du eskola kiroleko jarduerean parte hartu.