Datorren otsailaren 12an, ikasle, irakasle eta guraso talde batek Azeri Dantza dantzatuko dugu zumardian, arratsaldeko 15:15etik 16:10era izango da gutxi
gorabehera. Markolako HH3, HH4 eta HH5eko ikasleak autobusez joango dira.
Otsailaren 13an, urtero bezala, Inauterietako desfilea egingo dugu. Markolako HHko ikasleak Biterira autobusez jaitsiko dira; besteak oinez.
Hauxe da egingo dugun ibilbidea:
11:00etan Biteri eraikinetik abiatuko gara. Pilotarien kalea (Biteri eskola), Galizia errotonda, San Sebastian kalea, Alabergako errotonda , Biteri kalea, Xenpelar kalea, Foru enparantza, Herriko Enparantza, Zumardia eta Kapitan Enea kaletik eskolara.
HH2 Olibet eta Markolako ikasleak 12 :30ean jasoko dituzue Olibeten.
Desfilea bukatzean, 12:50ean, Biteriko patioan zuen seme-alabak jaso beharko dituzue: Biteriko ikasleak, Markolako HH3, HH4, HH5 eta LHko ikasleak eta Olibeteko HH3 eta HH4ko ikasleak, bakoitza dagokion atetik.
HH3 eta HH4ko ikasleak, irakasleen atetik, Muga tabernara doana.
HH5 eta LH 1. Zikloa, baserritarren postua dagoen atetik.
LH 2. eta 3. Zikloak, patioko ate haunditik.
Ez da jangelarik izango ezta eguerdiko autobus zerbitzurik ere. Gutun honen bidez, inauteri egunean egingo dugun desfilea ahalik eta modu
egokienean ateratzeko, zenbait eskaera luzatzen dizkizuegu:
Desfilean umeek eta laguntzaileak diren helduek soilik parte hartuko dute. Gainontzeko helduak alboetan kokatuko dira desfilean sartu eta traba egin gabe.
Desfileak irauten duen bitartean umeei ez zaie ezer emango (ura, gailetak...)
Umeren batek desfiletik irten behar badu, edozein arrazoi dela medio (pixa,lokarriak askatu...), irakasleak lagunduko dio.
Desfilatzen hasi baino lehen, Biteri eraikineko patioan denak bilduko gara. Ondoren, desfilea hasiko da Pilotarien kaletik. Zuen kolaborazioa ezinbestekoa
izango da desfilea hasteko garaian. Lekua egin mesedez.
Adin txikikoak direnez, kontuz ateratako argazki eta bideoen erabilerarekin.
Honen guztiaren arrazoia zera da: hainbeste ilusio eta lanarekin prestatutakoak umeen protagonismoa eskatzen duela eta ez helduena. Eskertuko genizueke familiako beste kideei eskaera hau zabaltzea.
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: