Ikastetxeko gorabeherak

 

  2026-02-12
INAUTERIAK. EGURALDI TXARRA EGINGO BALU

Jakinarazten dizuegu bihar, ostirala, euria gogotik egiten badu, aurreikusitako desfilea bertan behera geratuko dela.

Kasu horretan emanaldiak Biteriko patioan egingo dira 11:30etik aurrera, zikloka antolatuta, honako ordenean:


• Haur Hezkuntza (3,4, eta 5 urte)
• Lehen hezkuntza (1. eta 2. mailak)
• Lehen Hezkuntza (3. Eta 4. Mailak)
• Lehen Hezkuntza (5. Eta 6. Mailak)


Eguraldiaren bilakaeraren arabera, goizean goiz hartuko dugu erabakia. Kasu horretan, Markolako ikasle guztiak autobuses jaitsiko dira, 2 urtekoak Olibetera
eta gainerakoak Biterira.


Eskerrik asko zuen ulermena eta laguntzagatik.