Irailaren 7an
Zuekin harremanetan jartzen gara, irailaren 7an zuen seme-alabak eskolan hasiko direla adierazteko (osasun egoerak baimentzen badu).
Hezkuntza Sailaren azken erabakiak falta zaizkigun arren, aurreratu nahi dizuegu, agintzen dizkiguten segurtasun neurriak bete daitezen, ikasleek txanda eta gune desberdinak izango dituztela ikastetxera sartu eta irteteko.
Hurrengo egunetan, zerbitzu eta ikastetxeko antolakuntzarekin lotutako informazio gehiago emango zaizue.
Zentrora joateko asmoa baduzue, hitzordua eskatu beharko duzue abuztuaren 31tik aurrera.
Lasai egon, zuen seme-alaben segurtasuna bermatzen duten neurriak antolatzen ari gara.
Agur bero bat
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: