Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko Guraso Elkarteak, ikasleen artean idazteko zaletasuna sustatu nahian, “Koldobike Ipuin Lehiaketa” antolatu du. Bertan parte hartzeko, honako baldintza hauek bete behar dira:
OINARRIAK
- Parte hartzaileek Koldo Mitxelena Herri Ikastetxeko ikasle izan behar dute.
- Lanek euskaraz idatziak izan behar dute.
- Idazle bakoitzak lan bakarra aurkez dezake.
- Lehiaketak bi maila izango ditu:
- Gaia librea izango da.
- Lanak argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak izango dira.
- Lanak DIN-A4 orritan aurkeztuko dira, orriaren alde batean bakarrik idatzita, eskuz edo ordenagailuz (tarte bikoitza utzita). Eskuz idatziz gero, letra argia eta ulergarria erabili beharko da. Gehienez bi orriko lanak izango dira.
- Lanen aurkezpena: bi gutun-azal aurkeztuko dira:
- 1. gutun-azala: bertan, lanaren 3 kopia sartuko dira. Kopia bakoitzaren lehen orrialdean datu hauek adierazi beharko ditu egileak: zein mailatan aurkezten duen lana (A edo B), lanaren izenburua eta erabilitako izengoitia. Gutun-azalaren kanpoko aldean, datu hauek adieraziko dira: ipuinaren izenburua eta egilearen izengoitia.
- 2. gutun-azala (1. gutun-azalaren barruan sartuko da, itxita, lanaren 3 kopiekin batera): gutun-azal honetan sartuta egongo dira egilearen datu pertsonalak: izen-abizenak eta izengoitia, eta harremanetan jartzeko telefono-zenbakia. Gutun-azalaren kanpoko aldean, egilearen izengoitia idatziko da.
- Lanak aurkezteko azken eguna 2018ko azaroaren 9a izango da. Lanak Guraso Elkarteak dituen postontzietan sartuko dira.
- Epaimahaia Guraso Elkarteak izendatuko du.
- Epaimahaikideen erabakia aldaezina izango da, eta egoki irudituz gero, eman gabe ere utzi litezke sariak.
- Saritutako lanak eskolaren web-orrian eta Guraso Elkartearen blogean argitaratuko dira, idazlearen izena adierazita.
- Euskararen Nazioarteko Egunaren harira (abenduak 3) eskolan egingo den ospakizunean jakinaraziko dira irabazleen izenak.
-A maila: LH 3-LH4
-B maila: LH5-LH6
“KOLDOBIKE” SARIAK
Maila bakoitzean bi sari izango dira:
- A maila: 40 €-ko bi sari.
- B maila : 50 €-ko bi sari.