Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-12-16
HORRA HORRA EMANALDIA

Familia agurgarriak,

Zuekin harremanetan jartzen gara, Ereintza Elkarteak antolatzen duen Gabon Abesti Sariketa Probintzialaren harira, aurten jarduera berri bat antolatu duela jakin arazteko: HORRA HORRA EMANALDIA

Errenteriako ikastetxeetako ikasleek, herriko erretiratuen abesbatzak eta Zariatxo abesbatzak, Errenteria Musikaleko Orkestrarekin batera gabonetako kontzertu bat eskainiko dute abenduaren 28an.

Gure ikastetxeko 5. eta 6. mailako ikasleak ekintza honetan parte hartuko dute.

Abenduaren 26an eta 27an, Zaria Koru Eskolan bi ensaio egingo dira eta egunean bertan entsegu orokorra egingo da kiroldegian. ZIRKULARREN atalean  laburbiltzen dizkizuegu ekitaldi honi buruzko detaileak.

Parte hartuko ez dutenei bertara joan eta kontzertuaz gozatzera animatzen zaituztegu, ederra izango da eta!

Mila esker zuen arretagatik.