Martxoaren 14an, Gasteizko Euskal Eskola Publikoaren aldeko Plataformako hainbat kidek hitzaldia emango dute Errenteriako Reina Aretoan, eta gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan dugun hezkuntza sistema segregatzailearen gaineko gogoeta egingo dugu haiekin. Elkartearen lanaren nondik-norakoak eta sare publikoak euskal hezkuntza sisteman izan beharko lukeen tokia aldarrikatzeko gauzatzen duten lana azalduko dizkigute.
Esan bezala, hitzaldia martxoaren 14an izango da, 18:30ean, Errenteriako Reina Aretoan.
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: