Ikastetxeko gorabeherak

 

  2025-12-18
HIRUHILEKO BUKAERA

Hiruhilekoa amaitzera doala, azken eguneko berriak azaltzen dizkizuegu:

ABENDUAREN 19a
♦ LANALDI JARRAIA (Baserritarrez jantziko gara) 

HH: arropan izena jarri,mesedez.
Eskola goizez bakarrik izango da ordutegi honekin 

MARKOLA, OLIBET eta BITERIn:

HH/LH 9:00-12:50

♦ JANTOKIA
Jangeletatik irteera 14:50tan izango da.
Ez da egongo arratsalde txoko, eskola kirola, ezta bidelagun ere.

♦ ESKOLA GARRAIOA:
Autobusak asteazkenetako ordutegia egingo du.

ABENDUAREN 24a (Baserritarrez jantziko gara)
Olentzero eta Mari Domingirekin kalez kale kantuan aterako gara. Markolan 10:30etan elkartuko gara eta 11:15etan Herriko Enparantzan.

URTARRILAREN 8a Eskolara bueltatuko gara.