Ikastetxeko gorabeherak

 

  2020-09-02
HEZKUNTZA SAILAK ARGITARATU DUEN DEKALOGOA

Ikasturte hasiera honetan ezinbestekoa izango da ikastetxeetan segurtasuna
bermatzeko zenbait neurri errespetatzea.

Dekalogo honetan, ikastetxeari hertsiki ez dagozkion arren, zentroarekin lotuta dauden eremuak ere nabarmentzen dira; beraz, eremu horien gaineko kontrola, hala nola informazioa transmititzea beharrezko denean, birusaren kutsatzea kontrolatzeko bermea izango da, eta, hala badagokio, foku posibleak detektatzeko trazabilitate egokia lortzea.

 

Dekalogo hau, lehentasunez, adin txikiko seme alabak dituzten familiei edo

ikastetxeetan ezarritako jarraibideen transmisio egokia mugatzen duen desgaitasunen bat duten ikasleen familiei zuzenduta dago.

 

Jakina, ikasturte hasieran bilerak egingo dira familiekin, ikastetxe bakoitzak bere

kontingentzia planean jaso dituen neurrien berri emateko, Osasun Sailak jakinarazitako irizpideak betetzen direla bermatuz. Hala ere, gorago aipatu bezala, ikastetxetik kanpoko espazioak, jarduerak eta zirkunstantziak azpimarratu nahi dira.

 

1. Haurrek ezin dute ikastetxera joan sukarra (>37ยบ badute. Horrek esan nahi du familiek ikastetxera iritsi aurretik tenperatura hartu behar dietela.

2. Pertsona bakarra joango da ikastetxera ikaslearen lagun, eskola egunaren hasieran edo amaieran, eta , ahal den neurrian, pertsona bera izango da

3. Laguntzaile hauek ikastetxean sartu ahal izateko, aldez aurretik hitzordua jarri beharko dute edo horretarako baimena izan beharko dute.

4. Laguntzaileak ezin izango dira inguruan geratu, taldekatzeak eratuz.

5. Haur guztiek izan beharko dute beren maskara, eskola egunean erabiltzeko higiene baldintzak bermatuko dituena.

6. Familiak lankidetzan arituko dira ikastetxeak oinarrizko higiene ohiturak

babesteko eta errazteko helarazitako jarraibideekin, hala nola:

 

-ikastetxeko seinaleak errespetatzea

-maskara erabiltzea

-eskuak garbitzea

-aretoak aireztatzea

-bizikidetza talde egonkorreko kide izatea

 

7. Ikasle batek sintomak baditu ikastetxean, familiari jakinaraziko zaio; beraz, kontakturako beharrezkotzat jotzen diren telefono zenbakiak eman beharko dira (bat baino gehiago ematea gomendatzen da).

8. Ikasleak sintomak baditu etxean, familiak tutorea jakinaren gainean edukiko du eta aldaketa esanguratsuak jakinaraziko dizkio.

9. Familiak , ikasleak ikastetxetik kanpo egiten dituen eskolaz kanpoko jarduerei buruzko informazioa emango dio ikastetxeari, trazabilitate arrazoiengatik eskatzen bazaio.

10. Ikasleen gurasoek edo tutoreek eremu emozionalari buruz egoki deritzoten informazio guztia helaraziko diote beren semearen edo alabaren tutoreari, eremu horretan COVID 19 testuinguruari lotutako gabezia/zailtasunen bat aurreikusten denean.

 

Gogoraraztekoa da beharrezkoa dela COVID 19ren bilaka eraren inguruan informatuta izatea iturri ofizial eguneratuen bidez, bai sintomatologiari dagokionez, bai transmisioa prebenitzeko moduari dagokionez.

 

Informazio hori etengabe eguneratuta dago Osasun Sailaren webgunean:

https://www.euskadi.eus/covid1... koronabirus berria (euskaraz

https://www.euskadi.eus/nuevoc... s covid 19/

 

Azkenik, eta aldi horretan familiei laguntzeko, Hezkuntza Sailak "COVID19 familientzako

orientabideak" izeneko dokumentu bat argitaratu du, etxean osasun fisikoa eta emozionala zaintzeko gomendio erraz batzuekin.