Ikastetxeko gorabeherak

 

  2017-06-16
Herri Kirolak

Urtero bezala, aurten ere Herri Kiroleko olinpiadak ospatuko ditugu Biteri eta Markola eraikinetan

Alde batetik, Biteriko eraikinean, 3, 4, 5 eta 6. mailak arituko dira ekainaren 20an. Bestaldetik, Markolako eraikinean 5 urte, 1. eta 2. mailak ekainaren 22an.

Honekin batera, gurasoei eta ahaideei olinpiada hauetan parte hartzeko gonbitea luzatu nahi dizuegu, hau da, FROGETAN PARTE HARTZEKO gonbidapena.

Ekintza goizez izango da: 9:30etatik 12:30ak arte.

Parte hartu nahi duen helduak, orri honen azpialdea bete behar du ekainaren 16a baino lehen eta tutoreari entregatu.