Ikastetxeko gorabeherak

 

  2023-09-27
GURASOEN ESKOLA MARTXAN JARTZEN DA

Ikasturte honetan ere hiru zerbitzu ezberdin eskainiko ditugu Familia Eskola egitasmotik. Gure ikuspegia positiboan hezitzean oinarritzen da, errespetu, ulermen eta komunikazio eraginkorrean oinarrituz, guraso eta umeen arteko harreman positiboak bultzatu nahian.

Aldaketa batzuk egongo dira ikasturte honetarako, esate baterako, ziklo bakoitzeko bi guraso talde egongo dira. Bat zentroan bilduko dena (Reina Aretoan) eta beste Beraunen bilduko dena (Berauneko gaztelekuan).

 

Hemen dituzue hiru zerbitzuen informazioa:

 

  1. Monografikoak: Gai konkretu baten inguruan hitz egingo da saio hauetan. Ziklo bakoitzeko monografiko bakarra eskainiko da.

NON: Reina Aretoan

ORDUA: 15.00etatik 16.15etara

DATAK ETA GAIAK:

HH Azaroak 14 NOLA BULTZATU HAUR TXIKIEN GARPEN KOGNITIBO ETA EMOZIONALA.

LH Azaroak 15 NOLA LAGUNDU HARREMAN SOZIALAK MODU POSITIBOAN KUDEATZEN.

DBH Azaroak 16 KOMUNIKAZIO ERAGINKORRA: NOLA LAGUNDU HAIEN PROZESUETAN KONFIANTZA ETA ULERMENEAN OINARRITUTA.

IZEN EMATEA: https://forms.gle/CaXveynQKvSxfQDB6

 

 Guraso taldeak: familiak elkarrekin esperientziak trukatzea eta beraien artean laguntzea du helburu. Talde horiek hezkuntzaren inguruko erronkak elkar trukatzeko gune seguruak izango dira, hala nola elkar ikastea eta gurasotasunak suposatzen duen zailtasunean laguntza sarea sortzea. Emozioen kudeaketaz, muga eta arau argiak ezartzeko edo familia-arazoak kudeatzea… dira jorratuko ditugun gaien adibidea.

Bi talde ziklo bakoitzeko:

ZENTROKO TALDEAK

NON: REINA ARETOAN

ORDUA: 15.00etatik 16.15etara

SAIOEN DATAK:

            HH TALDEA: Urriak 17 eta azaroak 14

            LH TALDEA: Urriak 18 eta azaroak 15

            DBH TALDEA: Urriak 19 eta azaroak 16

 

BERAUNEKO TALDEAK:

NON: BERAUNEKO GAZTELEKUAN

ORDUA: 14.3Oetatik 15.45etara

SAIOAK:

            HH urriak 24 eta azaroak 28

            LH urriak 25 eta azaroak 29

            DBH urriak 26 eta azaroak 30

IZEN EMATEA: gurasoeskola@errenteria.eus

 

 Norbaiti Arreta Zerbitzua: Badakigu familia bakoitzak berezitasun dituela. Horregatik, familia bakoitzaren nahietara zuzendutako laguntza, orientazio eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen dugu. Gure psikologoak laguntza, bideraketa eta aholkularitza zerbitzuak egingo ditu postaz edo telefonoz.

NOLA: gurasoeskola@errenteria.eus

 688 72 42 33

NOIZ: Astearteetan 9etatik 12etara eta Ostegunetan 15.00etatik 16.00etara.