Ikastetxeko gorabeherak

 

  2022-09-27
GURASO ELKARTEKO BATZAR IREKIA

Datorren astelehenean, urriak 3, Guraso Elkartearen batzar irekia egingo dugu, elkartearen egoera azaltzeko eta ikasturte honi begira proposamen bat
aurkezteko.

Azken urteetako joera ikusita, oso zaila izango da elkarteko kide garenon artean orain arte eskainitako ekintza eta zerbitzu guztiak mantentzea. Beraz,
batzar irekian parte hartzera gonbidatzen zaituztegu: elkartean antolatzen ditugun ekintzak ezagutu eta horietako batzuen antolakuntzan parte hartzeko
aukera izango duzue.


NON: Biteriko liburutegia
NOIZ: urriak 3, astelehena, 17:00