Ikastetxeko gorabeherak

 

  2025-10-12
GREBA DEIALDIA URRIAREN 15ean

Hainbat sindikatuk egun osoko lanuztera deitu dituzte Euskal Herriko Hezkuntza Sistemako langileak “Genozidioarekin negoziorik ez! Hezkuntzako langileok
Palestinarekin!” lelopean

Koldo Mitxelena ikastetxean jarraipen zabala izango du deialdiak: irakaslegoaren %64ak, hezitzaileen %90ak, Markola eta Olibeteko jangelako langileen %100ak
Biteriko %25ak lanuztea egingo du.

Hori dela eta, honako oharrak kontuan hartzea eskatuko genizueke:
- Olibeteko eraikuntza ez da irekiko.
- Markolan ez da jangela zerbitzurik eskainiko.
- Biteri eraikinean jangela zerbitzua eskainiko da baina catering zerbitzuak
    greba egingo balu ezingo genuke jatekorik bermatu.
- Jolas- Hezi saiorik ez da egongo.
- Bidelagun ez da egongo.