Familia agurgarriak,
Aurreratu genizuen bezala, Euskal Herriko mugimendu feministak, martxoak 8rako egin duen 24 orduko greba deialdia dela eta, Koldo Mitxelena Ikastetxean irakasleriaren % 74ak eta Hezkuntza Bereziko Laguntzaileen % 88ak greba egitea erabaki dutela jakinarazteko idazten dizuegu.
Hori dela eta, ikasleek EZ da ohiko jardun pedagogikorik eskainiko, ez da klaserik egongo.
BITERI eraikina bakarrik zabalduko da.
GARRAIOA: zerbitzurik ez da egongo.
JANGELA: zerbitzurik ez da egongo zaintza egokirik bermatu ezin dugulako.
Ikasleak 12:30etan etxera joan beharko dute bazkaltzera. Hurrengo kuotan dagokion itzulera egingo da.
ESKOLAZ KANPOKO EKINTZAK:
GOIZ-TXOKOA: Biteri eraikinean BAKARRIK eskainiko da 7:30etatik 9:00ak arte.
Zuen laguntza aldez aurretik eskertuz,
Zuzendaritza Taldea
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: