Ikastetxeko gorabeherak

Hasiera  › Albisteak  › GAU BELTZA
 

  2022-10-25
GAU BELTZA

Beldurrak Piztu, Iluntasuna Bizi!

Kalabazak hustu, kandelak piztu... Gau Beltza urriaren 31ren bueltan ospatzen da Euskal Herrian. Ohitura zaharrak berreskuratuz, jaia berrasmatzen ari gara herriz herri.
Euskara eta Euskal Kultura eta gure herriko ondarea Koldo Mitxelena Ikastetxeko hezkuntza ardatz izanik, egun honi merezi duen garrantzia eman nahi diogu. Hori dela eta, aurten, ekintza bereziak izango ditugu egunean zehar. Horregatik urriare 28an ikasleak mozorrotuta etortzea eskatzen dizuegu.


MARKOLA:
HH4,HH5,LH1,LH2ko ikasleak goizean etxetik jantzita etorri behar dira.
LH3, LH4, LH5, LH6ko ikasleak eskolan jantziko dira.


BITERI:
HH5, LH1, LH2ko ikasleak goizean etxetik jantzita etorri behar dira.
LH3, LH4, LH5, LH6ko ikasleak eskolan jantziko dira.


Atera ganbaran dituzuen trapu, maindire eta jantzi zaharrak eta sortu zuen mozorroak.