Ikastetxeko gorabeherak

 

  2018-11-06
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIAREN EKINTZA BEHOBIA-DONOSTIA LASTERKETAN


Datorren igandean, azaroaren 11n, Behobia-Donostia lasterketa pasatuko da gure herritik. Hori dela eta, Kaputxinoetako tunelaren aurrean dagoen biribilgunean (herri sarrerako gasolindegitik hurbil) hornidura postu bat jarriko dugu, korrikalariei laranja zatiak banatzeko. Postuan, Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren pankarta jarriko dugu, publizitatea emateko asmoz. Anima zaitezte etortzera: jantzi jaiaren kamiseta, eta zatozte korrikalariak animatu eta txalotzera!!!

Egunean zehar ateratako argazkiak eskolako web-orrian argitaratuko direla jakinarazten dizuegu.

OHARRA: margotu orriaren atzealdean dagoen logoa, eta eraman ekintzara dortsal edo pankarta gisa.