Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-04-04
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA: BOLUNTARIOAK

Dakizuenez, aurten Errenterian egingo dugu Euskal Eskola Publikoaren Jaia, ekainaren 2an. Jada hurbiltzen ari da eguna, eta buru-belarri gabiltza antolakuntza lanetan. Egunean bertan boluntario mordoa beharko dugu, guneetan lan egiteko, eta ohar honen bidez, hain zuzen, laguntza eskatu nahi dizuegu boluntario gisa aritzeko. Ikas komunitate osoari zabaldu nahi diogu deia: gurasoei, irakasleei, bestelako langileei, ikasleei (16 urtetik aurrerakoak), aitona-amonei...

 

Zuk zeuk boluntario gisa izena eman nahi baduzu edo izena eman nahi duen norbait ezagutzen baduzu, idatz iezaguzu, mesedez, makinabattaupada@gmail.com helbidera, eta adierazi izen-abizenak, telefono zenbakia eta helbide elektronikoa. Aurrerago, maiatza aldera, boluntarioekin bilduko gara, informazio zehatzagoa emateko.

 

Eskerrik asko, eta anima zaitezte, makina bat izatea lor dezagun!