Dakizuenez, aurten Errenterian egingo dugu Euskal Eskola Publikoaren Jaia, ekainaren 2an. Festaren abestiari dagokion bideoklipa grabatzeko boluntarioak behar ditugu. Eskolako komunitate osoari egiten diogu deialdia: familiei, irakasleei, bestelako langileei…
Parte hartu nahi duenak, izena eman behar du, nahitaez. Garrantzitsua da familian parte hartzea, heldu zein haurren presentzia behar baitugu bideoklipean (ezingo dira haurrak bakarrik apuntatu). Izena emateko azken eguna datorren asteko osteguna izango da: otsailaren 7a.
Ikaslearen izen-abizenak: _____________________________________________________________
Zenbat heldu: _______ Zenbat haur: ________
Telefono zenbakia: ______________________________
Anima zaitezte parte hartzera!
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: