2019ko ekainaren 2an Errenteriak hartuko du Euskal Eskola Publikoaren Jaia, eta aukera hori aprobetxatuz, gure asmoa da Oarsoaldeko eskola publikoak elkartzea, gure eskualdean eskola publikoa indartzea eta behar duen babesa eskatzea. Horretarako, aurrematrikulazio kanpaina hasiko denez, ikuskizun bat antolatu dugu eskola publikoei babesa eta publizitatea emateko asmoz:
TXAPELA BURUAN ETA DANTZA MUNDUAN
NOIZ: otsailak 1, ostirala
NON: Zumardian (eguraldi txarra eginez gero, Koldo Mixelena eskolako Biteri eraikineko patioan egingo da)
ORDUA: 17:15ean
IRAUPENA: ordubete
Etorri dantza egitera eta ondo pasatzera!
Egunean zehar ateratako argazkiak eskolako web-orrian argitaratuko direla jakinarazten dizuegu.
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: