Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-01-23
ESKOLA KIROLARAKO DIRU LAGUNTZAK


Kaixo familiak:

Familientzako Eskola kirolako diru laguntza eskatzeko epea irekita dago.

Eskaera egiteko epea urtarrilaren 31ean amaitzen da.

Informazio gehiago behar izanez gero honako helbide honetara jo edo deitu dezakezue:

  • ZU ยก ZURE UDALA- arreta zerbitzua ( udaletxeko beheko salairuan) 7:30-15:00 astelehena, asteazken eta ostiralak.

20:00arte astearte eta ostegunak.

Herriko Plaza z/g 20100Errenteriako Udala

Telefonoa: 943449600

Eskola kirolako agiria lortzeko, eskola kirolako koordinatzailearekin (Gema) harremanetan jarri.

Jarraian eta atxikituta informazioa zehatzago daukazue:



DIRU-LAGUNTZA ESKATZEKO

BALDINTZAK ETA HORIEK EGIAZTATZEKO ERA

  1. Herrian erroldatuta egotea kuotaren

likidazioaren helburu den epe osoan (2018ko urriaren 1etik 2019ko ekainaren 30 arte).

  1. Eskola kirolean izena emanda egotea eta parte hartzea kuotaren likidazioaren helburu den epe osoan (2018ko urriaren 1etik 2019ko ekainaren 30 arte
  1. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo Gizarte Larrialdietarako Laguntza programetan edo antzekoetan sartuta egotea

ESKAERAREKIN AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA:

ESKATZAILEEK, ESKAERAREKIN BATERA ONDOKO DOKUMENTAZIOA AURKEZTU BEHARKO DUTE:

  1. Eskaera egin duen pertsonaren NAN. a.
  2. Familia-liburua.

3) Eskaria egiten duen pertsonak kontu korronte bat ireki duela titulartasuna egiaztatzeko banketxe edo aurrezki kutxa batek emandako egiaztagiria.

  1. Ikastetxeak emandako agiria egiaztatzeko ikasleak Eskola kirolean parte hartu duela, kuota osoa ordaindu duen eta programan zenbat denboran parte hartu duen adieraziz.
  2. Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) edo Gizarte Larrialdietarako Laguntza edo antzeko programetan sartuta dagoela eskaera aurkezteko