Ikastetxeko gorabeherak

 

  2024-09-10
ESKOLA KIROLA ETA JOLAS HEZI 2024/2025

Eskola Kirolean taldeak eratzen ari gara, EKAINEAN IZENA EMAN EZ ZENUTENOK oraindik aukera duzue bertan izena emateko. Eskertuko genuke parte hartu nahi duenak Iraila 16 baino lehen izen ematea betetzea.

https://koldokide.eus/eskola-kirola-izen-ematea/


Epe horretatik aurrera izena ematen dutenak dagoen lekuaren arabera bakarrik onartuko dira.

  Gogoratzen dizuegu ikasle guztiei zuzendutako jarduera ireki eta anitza dela, aintzat hartzen direlarik persona ezberdinen gustu, izaera, gaitasun eta egoera desberdinak, ANIZTASUN FUNTZIONALA duten haurrak barne hartzen direlarik. Azken hauen kasuak aztertu egingo dira eta begirale laguntzailea jarri edo Eskola Kirol Egokitua (EKE) programa berrian kirolean aritzeko aukera izango dute (Mindara Elkarteak kudeatuko du).

  • Egunak eta ordutegiak hurrengo hauek izango dira:

    

LH1-LH2 (JOLAS HEZI): ASTEAZKENETAN 14:50 etatik 16:20etara

LH3-LH4 (ESKOLA KIROLA BENJAMINAK): ASTEARTE/OSTEGUNETAN 16:30etatik 17:30etara eta LARUNBATAK

LH5-LH6 (ESKOLA KIROLA ALEBINAK): ASTEARTE/OSTEGUN  17:45etatik 18:45etara eta LARUNBATAK

 

Eskola kirolean izena emateko Guraso Elkarteko bazkidea izan behar da.

 

PREZIOA: Jolas hezi 55€ Kurtso osoa

               Eskola kirola  105€ Kurtso osoa.

 

ORDAINKETA SISTEMA:

 Kuotak zuen kontu korrontetik kobratuko zaizue zuzenean. Ordainketa bi epeetan egingo dugu 55euro irailean behin betiko izen ematearekin (ordaintzen ez duenak ezingo du  urrian hasi) eta eskola kirolekoei beste 50€ otsailan . 

 

Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan koordinatzailearekin: 

TELF: 603586636

EMAILA: eskolakirola@koldomitxelenaikastetxea.com