Ikastetxeko gorabeherak

 

  2020-03-12
ESKOLA ETENALDIA

Familia Agurgarriak,

COVID-19 koronabirusak EAEko lurralde osoan izandako aurrerapenaren aurrean, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraituz, zirkular honen bidez jakinarazten dizuegu Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztien eskola-jarduera presentziala aldi baterako eteteko hartutako erabakiaren berri.

Etenaldi horrek 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13tik aurrera.

Ondorioz, bertan behera geratzen da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiru lurralde historikoetako ikastetxeetan aurrez aurreko eskola-jarduera guztia.

Nolanahi ere, eskola-jardueraren aldi baterako etenaldia ez da eskola-jardueraren etenalditzat hartu behar; aitzitik, ahalegina egin behar dugu ikasleek egunero etxean ikasteko ohiturari eutsi diezaioten.

Horretarako astelehena, martxoaren 16ean, eskolako web orrian jarriko ditugu Lehen Hezkuntzako ikasleek egin beharreko lanak eta behar den informazioa.

www.koldomitxelenaikastetxea.eus 

Ikasleekin edo irakasleekin egiten diren mota guztietako irteera eta eskolaz kanpoko ekintzei dagokienez (aterpeak, EKEak, Eskola Kirola…) Osasun Sailaren jarraibideak bete behar dira. Une honetan horiek saihestea gomendatzen du Sail horrek.

Era berean, guraso bilerak bertan behera geratzen dira hurrengo abisua arte.