Ikastetxeko gorabeherak

 

  2018-09-19
BEKAK: ESKAERA BERRIAK

ESKAERA BERRIAK

 

 Bi modu daude ESKABIDEA aurkezteko:

 

  • INTERNET BIDEZ egingo da eta horretarako eskabide-orria eta azalpen guztiak http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ aurkituko dituzue. Datu guztiak bete ondoren, sinadura elektronika ez izatekotan, eskabide-orria inprimatuta eta dokumentazioarekin eskolara hurbildu eta erregistroa egingo da.

 

  • ESKOLAN: Bide telematikoetatik egiteko bitartekorik ez daukaten familiek, eskolan bete dezakete. Horretarako inprimakia beteta eta dagokion dokumentazioa eskolan aurkeztuko da

 

 

 

EGUTEGIA ETA ORDUTEGIA inprimakiak jasotzeko eta eskabidea aurkezteko

 

Edozein eraikinatan egin daiteke eskaera eta ez da hitzordua hartu behar

 

 

 

BITERI: ASTEARTE eta OSTIRALETAN, Irailaren 25 eta 28; urriaren 2, 5, 9 eta 16a

                  Goizez, 9:15etatik 12:15era

                  Arratsaldez, 15:15etatik 16:15era

 

MARKOLA:  ASTEAZKENETAN, Irailaren 26 eta urriaren 10a

                   Goizez, 9:15etatik 12:15era

                   Arratsaldez, 15:15etatik 16:15era

 

 

 

Ordutegiak errespetatzea eskatzen dizuegu, baita beharrezko dokumentazioaren fotokopiak ekartzea ere, izapidea ahal den azkarren burutu ahal izateko.

 

Deialdia (EHAA, 2018ko irailaren 14a) http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/ helbidean begiratu ahal izango duzue.