Urteetako ohituarekin jarraituz, aurten ere, Olentzerorekin kalez kale aterako gara
Geletan abestiak gogoz ikasten ari gara, baina, lan hau guztia ikusgarria gerta dadin ezinbestekoa dugu zuen partaidetza ere.
ABENDUAREN 24an, OLENTZERO
AURTEN IBILBIDEA ALDATU DA (Lekuona inguruko obrak direla eta)
Asteartean, hilaren 24an, Olentzerori kantari arituko gara. Markolatik edo Herriko Enparantzatik hasteko aukera izango da:
Irteera: 10:45etan Markolako eraikinean.
11:30ean Herriko Enparantzan.
Bukaera: 13:00ak aldera Biteri eraikineko patioan.
Ibilbidea: Markola, Markola Etorbidea, Miguel Alduntzin kalea, Gaztelutxoko biribilgunea, Mikelazulo, Herriko Enparantza, Zumardia, Pilotari kalea, San Sebastian kalea, Diputazio plaza, Francisco Gazkue kalea, Biteri kalea, Xabier Olaskoaga plaza, Biteri txiki eta Vicente Elizegi kaletik Biteriko eraikineko patiora.
OHARRA: HAURREK BASERRITARREZ JANTZITA ETA IBILBIDE OSOAN BERAIEN KARGU HARTUKO DUEN HELDU BATEKIN ETORRI BEHARKO DUTE
ANIMA ZAITEZTE,
BASERRITARREZ JANTZI ETA,
ETORRI GUREKIN ABESTERA!
ESPERO ZAITUZTEGU!
Agiritegia
irakasle eta gurasoentzako gune pribatua da pasahitzarekin babestuta:
Pasahitza
agiritegiko pasahitza nahi badezu:
Albisteak
zure postontzian jaso nahi badituzu: