Ikastetxeko gorabeherak

 

  2022-05-23
AUTOBUSA EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIRA JOATEKO / BASTIDA (ARABA)

2019ko ekainaren 2an Bastidako eskolako kideei eman genien Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren lekukoa. Tamalez, pandemiak bi urtez atzeratu du hitzordua, baina aurten bai, EKAINAREN 5ean BASTIDAN ELKARTUKO GARA!!!

Ikasturteari amaiera emateko aukera bikaina izango da, lagunartean familia osoarentzako ikuskizunez gozatzeko egun polita. Koldokidetik, autobusa antolatzeko asmoa dugu, egunean bertan joan-etorria egiteko Bastidara.

 

  • Autobusa antolatzeko, gutxienez 30 pertsonak eman beharko dute izena.
  • Prezioa: 7 euro pertsonako.
  • Izena emateko,ZIRKULARRA atalean dagoen orria bete, eta eraman ZUZENDARITZARA ASTEARTEAN EDO ASTEAZKENEAN (maiatzak 24 edo 25), diruarekin batera.

 

Giro ederra egongo da, beraz, ANIMATU!!!