Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-01-17
AURREMATRIKULA 2019/2020 IKASTURTEA

Urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra

Datorren ikasturterako 2 urteko edota beste edozein hezkuntza-mailako ikasle berrien aurrematrikula egiteko epea, urtarrilaren 28tik otsailaren 8ra izango da.

 

Izen-emateak Idazkaritzan (Biteri eraikinean) egin beharko dira.

 

On line egiteko aukera badago urtarrilaren 28tik otsailaren 7ra.

 

IKASTETXEAN DAUDEN IKASLEEK EZ DUTE MATRIKULA EGIN BEHARKO

 

Familiek Haur Hezkuntzako bi eraikinak, Olibet (Poligono Olibet z/g) eta Markola (Markola Etorbidea, 24), ikusteko aukera izango dute urtarrilaren 22, 23 eta 24ean, 16:45etan.

 

Biteri eraikina ( Fernandez Landa z/g) ezagutu nahi duenak aukera edukiko du urtarrilaren 25ean 16:45etan.