Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-06-12
2019/2020 IKASTURTERAKO LIBURUAK

Guraso Elkarteko bazkide diren ikasle guztientzat martxan dago datorren ikasturteko liburuen kanpaina: liburuak kontu korrontetik kobratu eta datorren ikasturteko lehenengo egunetan ikasleei banatuko zaizkie gelan bertan.

 

Zirkularra jaso baduzu, Elkarteko bazkidea zara. Ez badituzu liburuak Guraso Elkartearen bidez ordaindu eta jaso nahi, jarri harremanetan gurekin telefonoz edo posta elektronikoz, ekainaren 12a baino lehen.  Ez badago abisurik gure kanpainan sartuko zaituztegu.

 

Ekainaren 13an kobratuko dugu, gure datuetan dugun zuen kontu korrontetik. Hauek dira prezioak:

 

(2017/18) ikasturte    Zenbatekoa                    Kontzeptua

4 eta 5 urte                            22 €                           Ingeles-liburuak

LH1, LH2                                  27€                            Testuliburuak

LH3                                           30 €                           Testuliburuak

LH4                                      30 + 41 = 71 €            Testuliburuak + hiztegiak

LH5                                      31 + 22 = 62 €            Testuliburuak + atlasa

LH6                                          31 €                           Testuliburuak

 

Mesedez, egiaztatu dirua ondo kobratu zaizuela, irailean liburuak jaso ahal izateko.

 

LH4ko hiztegiak hauek dira:

Euskararako- Ikaslearen hiztegia (Elhuyar/Elkarlanean)

Gaztelaniarako- Nuevo diccionario escolar (Santillana/Zubia)

LH5eko Atlasa: Munduko eta EH atlasa. Geografikoa eta Politikoa (ELKAR)

 

Elkartearen bidez hartu nahi badituzue liburuak eta oharraren bat baldin baduzue (adibidez, atlasa baduzuela, kontu aldaketa,...), telefonoz edo posta elektronikoz helarazi, ekainaren 12a baino lehen.

 

Liburuak Guraso Elkartearen bitartez erosi nahi ez duzuenok guri abisua pasa ez kobratzeko (telefonoz edo posta elektronikoz ekainaren 12a baino lehen) eta idazkaritzatik pasa ordaintzera eta liburuen agiria hartzera, ekainaren 12, 13 edo 14an (9:10-10:10 edo 15:30-16:30).

 

Telefonoa: 637841763

Posta elektronikoa: koldokide@gmail.com