Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-10-17
GURASO ELKARTEKO KUOTAREN KOBRAKETA


 2019-20 ikasturteko guraso elkarteko kuota urriaren 21ean kobratuko dizuegula gogorarazi nahi dizuegu.

Kuota 27 €-koa da, eta kontu korrontetik kobratuko dizuegu; itzulketa eginez gero, 3 € gehiago kobratuko dira, itzulketak eragindako gastuengatik. 

 

OHAR GARRANTZITSUA

 

Dakizuen bezala, guraso elkarteak antolatzen dituen ekintzetan (mendi irteerak, eskolaz kanpoko ekintzak, goiz txokoa, eskola eguneko bazkaria….) parte hartzeko, beharrezkoa da guraso elkarteko bazkide izatea. Bazkide izateko, familia bakoitzak urtean 27 €-ko kuota bat ordaindu behar du.

 2018/19 ikasturteaz geroztik, familia batek guraso elkarteko bazkide egitea erabakiz gero, urte horretako kuotaz gain, HH3 mailatik hasita dagozkion urteko kuota guztiak ordaindu beharko ditu (adibidea: LH1en erabakitzen baduzue bazkide egitea, urte horretako kuotaz gain, HH3, HH4 eta HH5 urteei dagozkien kuotak ere ordaindu beharko dituzue, hau da, urte horretan 4 kuota ordaindu beharko dituzue), edota seme-alabak ikastetxean hasi diren ikasturtetik aurrerako kuotak, hala badagokio.

 

Guraso elkarteak antolatzen dituen ekintza eta zerbitzuen erabiltzaile izango zaretela uste baduzue, lehenbailehen bazkide egitea gomendatzen dizuegu.