Ikastetxeko gorabeherak

 

  2019-02-19
INAUTERIAK: DESFILE EGUNEKO OHARRA

Oharhonen  bidez inauteri egunean egingo dugun desfilea ahalik eta modu egokienean ateratzeko zenbait eskaera luzatzen dizkizuegu:

 

  • Desfilean umeak eta mozorrotutako helduek parte hartuko dute, gainontzeko helduak alboetan kokatuko dira desfilean sartu eta traba egin gabe.
  • Desfileak irauten duen bitartean umeei ez zaie ezer ere emango (ura, gailetak...)
  • Umeren batek desfiletik irten behar badu edozein arrazoi dela medio (pixa, lokarriak askatu...) irakasleari zuzendu eta esan behar zaio.
  • Desfilatzen hasi baino lehen, Biteri eraikineko patioan denak bilduko gara. Ondoren, desfilea hasiko da Pilotarien kaletik. Zuen kolaborazioa ezinbestekoa izango da desfilea hasteko garaian,   lekua egin mesedez.

 

Guzti honen arrazoia zera da, hainbeste ilusio eta lanarekin prestatutakoak umeen protagonismoa eskatzen duela eta ez helduena. Eskertuko genizueke familiako beste kideei eskaera hau zabaltzea.

 

Desfilea 11:30etan Biteri eraikinetik abiatuko da. Desfilearen ibilbidea hau izango da: Pilotarien kalea (Biteri eskola), Galizia errotonda, San Sebastian kalea, Alabergako errotonda , Biteri kalea,  Xenpelar kalea, Foru enparantza, Madalen kalea, Herriko Enparantza, Zumardia eta  Nafarroa etorbidea.  Desfilea egin eta gero, 13:00ak aldera, Biteriko patioan zuen seme-alabak jaso beharko dituzue.

Disfrutatu eguna eta ondo pasa!