Ikastetxeko gorabeherak

 

  2017-06-06
2017-18 Ikasturterako LIBURUAK bazkideentzat

Guraso Elkarteko bazkide diren ikasleentzat

Guraso Elkarteko bazkide diren ikasle guztientzat martxan dago datorren ikasturteko liburuen kanpaina: liburuak kontu korrontetik kobratu eta datorren ikasturteko lehenengo egunetan ikasleei banatuko zaizkie gelan bertan.

Zirkularra jaso baduzu, Elkarteko bazkidea zara. Ez badituzu liburuak Guraso Elkartearen bidez ordaindu eta jaso nahi, jarri harremanetan gurekin telefonoz edo posta elektronikoz, ekainaren 9a baino lehen. Ez badago abisurik gure kanpainan sartuko zaituztegu.

Ekainaren 14an kobratuko dugu, gure datuetan dugun zuen kontu korrontetik.
Hauek dira prezioak:

2017/18 IkasturteaZenbatekoaKontzeptua
4 eta 5 urte 20,50 € Ingeles-liburuak
LH1, LH2  27 €Testuliburuak
LH330 €Testuliburuak
LH430+41 = 71 €Testuliburuak + hiztegiak
LH520+40+22 = 82 € Testuliburuen mailegua + lan koadernoak + atlasa
LH6 20+40 = 60 €Testuliburuen mailegua + lan koadernoak

Mesedez, egiaztatu dirua ondo kobratu zaizuela, irailean liburuak jaso ahal izateko.

LH4ko hiztegiak hauek dira:

  • Euskararako: Ikaslearen Hiztegia (Argitalpen berritua) (Elhuyar/Elkarlanean)
  • Gaztelaniarako: Nuevo Diccionario Escolar (Santillana/Zubia)
  • LH5eko Atlasa: Munduko eta EH atlasa. Geografikoa eta Politikoa (ELKAR)


Elkartearen bidez hartu nahi badituzue liburuak eta oharraren bat baldin baduzue (adibidez, atlasa baduzuela, kontu aldaketa,...), telefonoz edo posta elektronikoz helaraziekainaren 9a baino lehen.

Liburuak Guraso Elkartearen bitartez erosi nahi ez duzuenok guri abisua pasa ez kobratzeko (telefonoz edo posta elektronikoz ekainaren 9a baino leheneta idazkaritzatik pasa ordaintzera eta liburuen agiria hartzera, ekainaren 8, 9, 12 eta 13an (Ordutegia: 9:10-10:10 edo 15:30-16:30).

Telefonoa: 637841763 / Posta elektronikoa: koldokide@gmail.com


OharraOrain arte jaso dugun informazioaren arabera, datorren ikasturtean, 2017-2018an, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek ez dute Eusko Jaurlaritzako diru-laguntzarik izango liburuak erosteko. Honengatik, testuliburuen mailegurako 20€ eta lan koadernoak erosteko 40€ ordaindu beharko dute.